2017(e)ko abuztuaren 16(a), asteazkena

2017(e)ko uztailaren 20(a), osteguna

SOINUENEA (OIARTZUNGO HERRI MUSIKA TXOKOA)

Gure ikastolan serrera-irteerak jakinarazteko txalapartaren deia izaten dugu.

Txalaparta musika tresna txundigarria da oso eta, hori dela eta, ezagutu egingo dugu.

Horretarako, Oiartzungo Herri Musika txokora bisita birtual bat egingo dugu.

Zenbat ikasiko dugun!!

 Soinuenea


Bisita poni esker imani dugu, baserriko hainbat lan errepikakor egiterakoan, zenbaitetan erritmo jolas batzuk erabiltzen zituztela gure aiton-amonek, modu horretan lana atseginago bihurtzeko (hala izaten zen, adibidez, sagardoa egiteko sagar-jotzean)

Hori ez da ordea, Euskal Herrian bakarrik gertatu. Beste munduko hainbat herrialdeetan ere, izan dira horrelako, abesti, erritmo jolas eta abarrak, lan astun eta errepikakor horiek gustagarriago egiteko.

Ikus dezagun adibide gisa, ondorengo bideoa:

 Hainbat lan african


KOTIDIAFONOAK-TURUKUTUPA

Kotidiafonoak bi taldetan banatu daitezke:

1.-"Kotidiafono sinpleak": Ez dute beste materialen beharrik, berez eginda daude: botilak, tapak, objektu metalikoak, enbaseak.

2.-"Kotidiafono konposatuak": Normalean objektu edo material bat baino gehiago erabiltzen direnean.

Azken urteotan badugu Euska Herrian kotidiafonoen inguruan lan dezente egiten den taldea: TURUKUTUPA izenekoa. Benetan merezi du euren web orrialdean sartu eta saltsan ibiltzea.

Guk ere, INTXAURRONDO IKASTOLAN, eta gure neurrian, KUTSADURARI STOP esan nahi diogu eta berrerabilpenaren alde egin.




 TURUKUTUPA

AZUKRE-MAITAGARRIAREN DANTZA-INTXAUR HAUSKAILUA-TCHAIKOVSKY

Wix orrialde honetan ikasturtean zehar lantzen joango garen hainbat musikograma bilduko ditugu.